Albistea

COVID-19 PROTOKOLOA

2020-ko Azaroa-ren 23-a

Gure entrenamenduetan ezarri dugun protokoloa_El protocolo que aplicamos en todas nuestras sesiones

Imagen principal noticia

Zalantzarik ez dago 2020-2021 ikasturtea berezia izango dela, COVID-19ari esparru guztietatik aurre egiteko, aurrean dugun egoera berri eta aparta kontuan hartuta.

Kirolari ez zaio arrotz egoera hori, inondik inora ere ez. Argi daukagu funtsezkoa dela gure adingabeen kirol-jarduera ziurtatzea. Eta ez osasunaren, sozializazioaren edo jolasaren ikuspegitik ariketa fisikoa egitea haurrentzat beharrezkoa delako bakarrik, baita, horrez gainera, kirola erregulartasunez egiteak immunitate-sistema indartzen laguntzen duelako ere, eta horrek, aldi berean, gaixotasunari aurrea hartzen eta sintomatologia arintzen laguntzen du.

Kirol-erakunde guztiek ezarri behar dituzte kirolarien, teknikarien eta jardueretan esku hartzen duten gainerako eragileen artean kutsatzeko arriskua gutxitzea ahalbidetuko duten prozedurak. Protokolo honetan jaso diren prozedura horiek aldatu egiten dituzte kirola egiteko baldintzak, hain zuzen ere, pandemiaren aurrean segurtasuna areagotzeko, ezin litekeenez bestela izan.

Horrela, funtsezkoa da kirolariek, familiek, teknikariek eta erakundeko gainerako eragileek egoera ulertzea. Urte berezia dugu hau, jarduerak egokitu egin behar izan dira edo beste era bateko jarduerak egin beharko ditugu, eta denok jabetu behar dugu hauek direla posible diren baldintza bakarrak eta onenak baldin eta une honetan dugun errealitate honetan kirol-jarduera fisikoak garatu nahi baditugu.

Gogoan izan behar da protokolo honetan jaso diren neurriek osasun-agintariek eta kirol administrazioek ezarritako arauak eta jarraibideak betetzen dituztela, eta horiek, pandemiaren intzidentziari eta eskumenak dituzten erakundeek hartzen dituzten erabakien arabera, aldatu egin daitezkeela.

Azkenik, protokolo hau zuzen ezartzeak eta, ondorioz, kirol-jarduera seguruak egiteak eskatzen du konpromiso irmoa hartzea inplikatutako pertsona guztiek, hau da, familiek, kirolariek, teknikariek, erakundearen arduradunek, etab. Hartu beharreko neurriak aplikatzean, funtsezkoa da erakundea osatzen duten pertsona guztien eta bakoitzaren erantzukizun indibiduala eta kolektiboa.



Iruzkinik ez


Saioa hasi

Albiste berdinak
2020-ko Azaroa-ren 20-aEUSKARALDIA
2020-ko Ekainea-ren 12-aEskola Futbol Escuela
2020-ko Ekainea-ren 12-aEskola Saski Escuela
2020-ko Ekainea-ren 12-aAreto Futbol Sala

Itzuli Albisteak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu audientzia datuak aztertu eta zure nabigazioaren analisiaren bitartez edukiak eta publizitatea pertsonalizatu ahal izateko. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, 'Informazio gehiago' linkaren bitartez egin dezakezu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu.

BalidatuAldatu konfigurazioa